XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gurekin zegoen familia ez zen oso ezaguna, baserri batetakoak ziren, eta etxeko andrea amaren laguna izan arren, gutxitan egon ohi ginen haiekin.

Gizona baserrian aritzen zen beti eta seme alabak txikiegiak ziren ikastolara joateko.

Bi behi eta dozena bat oilasko galdu omen zituzten eta aurpegian nekea eta tristura nabari zitzaien.

Nigar eta nigar ari ziren; alaba txikienak urte bete zeukan bakarrik eta amaren altzoan zetzan lotan, ez zuen ongi ulertzen gau hartako zalaparta guzti hura.

Beste alaba eta seme zaharrena aitaren beso azpian zeuden ezkutaturik, erdi lotsaturik, tutik esan gabe eta lurrari begira denbora guztian.